ALTZAGARREN LAGUNTZA ASPANOGIRA

ALTZAGARREN LAGUNTZA ASPANOGIRA

Herri txikia bezain eskuzabala dela agerian utziz, Altzagako udal ordezkariak, hainbat herritarrekin batera, Aspanogiko zuzendari Bittor Andonegirekin elkartu ziren atzo, gabonetan Altzagan kantari irten ziren gazte eta helduek jasotako dirua batetik eta Udalak laguntza moduan ematen duen dirua bestetik, donazio moduan emateko. 850 euro. Haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da elkarte honen xedea, eta atzalgarrak donazio hau lehengo urtean hasi ziren ematen. Aurrerantzean ere horrela segi nahiko lukete. Atzoko hitzorduan, Altzagako ludotekan parte hartzen duten gazteak eta kantari ateratako guraso batzuk ere elkartu ziren.