Altxorraren bila ibiliko dira Zapostiraletan

Izen-emateak irekita daude eta LH1 eta LH2 mailakoekin hasiko dira etzi

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Xapobixik antola-tzen dituen ostiralen baitan, hilabete honetan altxorraren bila arituko dira haurrekin. Aste honetan LH1 eta LH2 mailakoen txanda izango da, maiatzak 17an LH3 eta LH4 eta 24an LH5 eta LH6.

Bestalde, lan eskaintza ere plazaratu dute. Udalekuetarako zuzendari bila dabiltza. Interesatuek curriculum-a xapobixiae@gmail.com helbidera bidali behar dute.

Bingo

Hoy, como todos los miércoles, se jugará una sesión de bingo en el Hogar del Jubilado entre las 18:30 y las 20:30 horas.

Ataundarrak Idiazabalen

Laugarren urtez, Idiazabalen bizi diren ataundarrek bazkaria egingo dute. Maiatzak 18an bilduko dira, 14:30ean. Apuntatu nahi duenak, Xumen edo Josebaren (676899915) telefonora deitu behar du. Izen emateko azken eguna gaur da.