Alkizako Ostatua berriro martxan Cloeren eta Marcosen eskutik

Marcos eta Cloe. / NÚÑEZ
Marcos eta Cloe. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Bi hilabete egingo dituzte laster Alkizan Marcos Estebanek eta Cloe Charonek Ostatuan. Herrira ederki moldatu dira eta gustura daude denbora honetan egindako lanarekin eta jasotako ongi-etorriarekin. Biek esperientzia zabala dute ostalaritzan, gazteak diren arren: Marcosek 29 urte ditu eta Cloek 25. Marcos hemeretzi urterekin hasi zen Hondarribiko Jaizkibel Hotelean lanean. Urte gutxira Txantxangorri jatetxera bidali zuen nagusiak sukalde-buru bezala. Azken bi urteetan Ziburun aritu da lanean.

Bertan ezagutu zuen elkar bikoteak. Cloe, 'Magnes' itsasontzian hasi zen lanean, turista talde txikientzako bidai-itsasontzian. Gainera, Parisen ere egon izan da, bi jatetxeetan, baita Haizea itsasontzian ere.

Azkenaldian gozogintza ikasten aritu da Frantziako Goi Mailako Ostalaritza eskolan eta bera da Ostatuko postreen arduraduna.

Alkizara iritsi baina lehen, Ziburun egon dira lanean. Gune turistikoa izanik, lasaitasun bila etorri dira herrira. Hemendik aurrera egunero egongo da irekita, astelehen arratsaldetan eta astearteetan ezik. Egunero eskainiko dute eguneko menua 11 eurotan eta asteburuetan menu berezia izango dute.

Kontzertuak

Garaian garaiko produktuetan oinarritua dago beraien eskaintza, bai menuan, baita otarteko zein plater konbinatuei dagokionean. Beraiekin harremanetan jartzeko, Ostatuko telefonoa 943691836 da.

Gainera, hilabete honetatik aurrera kontzertuak antolatuko dituzte hilean behin. Urrian, 20ean izango da, Selektah Stepi Dj-a izango da 23:30ean. Era berean, gozogintza tailerrak ere antolatzeko ideia dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos