Aiztondoko Sare herritarrak manifestazioa antolatu du bihar

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Manifestazioa isila deitu dute biharko astelehena Amasa-Villabonan. 'Orain Presoak' lelopean egingo da, iluntzeko 19:00etan aterako da Villabonako Errebote plazatik eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, amaituko da. Aurten ere Saren herritarrak babesarekin egin dute manifestazioaren deialdia, Aiztondo bailarako Udalekin batera (Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil).

Udalaren adierazpena

Amasa-Villabonako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, presoen urrunketa politikarekiko ezadostasuna azaltzen duen adierazpen instituzionala onartu zuen, abenduaren 26ean. Ondorioz, bozeramaileen batzordeak honakoa onartu zuen: Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien birgizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin.

Año Nuevo con Aizkardi

La sociedad de montaña Aizkardi prepara para el martes, día 1 de enero, Año Nuevo, la tradicional salida y bienvenida del nuevo año en el monte Loatzo 635 (metros). La salida será a las 8,30 de la mañana en el polideportivo Olaederra y no es necesario apuntarse.

Urbieta txapeldun

Jon Urbieta Gipuzkoako txapeldun suertatu zen Azkoitian jokatutako buruz buru nagusien lehen mailako finalean. A. Juarisitiri 22-6 erraz irabazita Gurea frontoian jantzi zuen Behar Zanako pilotaria eta Errendimendu mailan, alebinek Gipuzkoako ekialde adarrean, Asier Aranburu (Behar Zana) garaile suertatu da Unax Barberoren (Behar Zana) aurka 8-6 irabazi ondoren