Aiztondoko jubilatuen irteera, egun pasa Zestoan eta Zumaian, larunbatean

I. A. ZIZURKIL.

Aiztondo zerbitzuen mankomunitateak antolatu du irteera bat, 35 euro balio du eta osteguna da izen emateko azken eguna. Larunbatean 08:40ean aterako dira Adunatik (autobus geltokian) eta, ondoren, Zizurkil 08:55ean, plazan, Alkiza 09:10ean, plazan , Larraul 09:25ean, plazan eta Asteasutik, 09:30ean pasako da, Zestoarako bidea hartzeko. Bertan Lili jauregian bisita teatralizatua egingo dute eta bazkaritan geratuko dira Zumaian. Arratsaldea ere kostaldeko herri horretan pasako dute. Izena emateko: Adunan 943.-692.689 edo 943.692.571. Zizurkilen, goizez, 943.691.012 telefonoan. Alkizan, 688 .604.466 telefonoan. Larraulen 634.289.327 telefonoan. Asteasun, Udaletxean 943-691.907 telefonoan eta Kultur Etxean 943-696.896 telefonoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos