Aiztondo Pilota Topaketako finalak jokatuko dira gaur Larraulen

NÚÑEZ LARRAUL.

Azken hilabetetako ligaxkaren ondoren, gaur larunbatean jokatuko dira Aiztondoko XXII. Pilota Topaketako finalak 16:00etan hasiko dira, aurrebenjamin mailako partidarekin, Adunako Adei Lanzetak eta Aiert Iraolak Alkizako Iker Gorritiren eta Igotz Urruzolaren aurka jokatuko dutena. Jarraian, benjamin mailan, eskuz, Adunako Xuhar Iparragirrek eta Mattin Ormaetxeak Amasa-Villabonako Beñar Larrarteren eta Oian Dieguezen aurka jokatuko dute, eta alebin mailan palaz arituko dira Asteasuko Iratu Aranburu eta Malen Maiz Adunako Naroa Arretxeren eta Irati Tejeriaren aurka. Azkenik, alebin mailan, eskuz, Amasa-Villabonako Eñaut Oñatek eta Urko Otaegik Asteasuko Oihan Lanzetaren eta Aimar Segurolaren aurka arituko dira.