Tolosa Goierri
Aiztondo ludoteka eta udalekuetarako izen emateak zabalik daudeSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Aiztondo ludoteka eta udalekuetarako izen emateak zabalik daudeA. N.
larraul.
Viernes, 11 de abril 2025, 19:41
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ludoteka eta udaleku irekiak antolatu ditu hamabi urtera arteko haurrentzat. Parte hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte, jolasak eta eskulanak, besteak beste, eta igerilekura, parkeetara eta Lesakako aterpetxera gaua pasatzera ere joango dira.
Jarduerak aurten ekainaren 23a eta uztailaren 18a bitartean izango dira. Txikienek, 3 eta 6 urte bitartekoek, ludoteka izango dute eta 6-12 urtera artekoek udaleku irekiak. Udalekuetan mankomunitateko herri guztietako haurrak elkarrekin ibiliko dira. Zerbitzua goizeko 09:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.
Izena emateko epea irekita dago jada udal bulegoetan do liburutegian. Haur bakarraren matrikula kuota 100 euro ordaindu beharko dira, eta 90 euro bigarren seme-alabetik aurrera.
Gainera, Lesakako aterpetxean gaua pasatzeko aukera edukiko dute. Ekintza hau ekainaren 26an egingo da eta 35 euroko prezioa du.
Informazio gehiagorako Larraulgo kultura sailarekin harremanetan jarri beharko da 634 289 237 telefono zenbakira deituta edo kultura@larraul.eus helbide elektronikora idatzita. Ez da emailez edo whatsappez bidalitako izena ematerik onartuko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.