Aizkolariak, harrijasotzaileak eta Nesken Ingude txapelketako finalak bihar Asteasun

I. ARRATIBEL ASTEASU.

Bihar, Urtezahar egunean, hiru txapelketako finalak jokatuko dituzte Usarrabi pilotalekuan, 17:00etan hasita. Urrezko aizkolarien kopako finala, Gabonetako Harri-jasotze Txapelketa eta Gabonetako Emakumeen Ingude kopa. Urrezko Aizkoraren Kopan, hiru aizkolari ariko dira: Xabier Orbegozo 'Arria V.a' errezildarra, Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra izango dira bertan eta bakoitzak 16 kana erdiko ebaki beharko ditu.

Bestetik, Gabonetako Harri-jasotze Txapelketaren finalean, hiru harrijasotzaile ariko dira: Xabier Peñagarikano, Inhar Urruzuno eta Imanol Albizu 'Goikoetxe' izango dira lehian. 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola erabiliko dituzte. Aurtengoan, finalerdian 85 altxaldi eginda sartu da finalean Peñagarikano. 84 egin ditu Urruzunok eta Goikoetxe-k 81 egin ditu. Bukatzeko, Gabonetako Emakumeen Ingude Kopan, beste hiru neskak ariko dira: Maika Aristegi, Virginia Finol eta Karmele Gisasola ariko dira.

Gabonetarako Ekitaldiak

Asteasuko Udala, Atzapar Pilota taldea eta Kukute gurasoen elkartea antolatuta Gabonetarako Kultur Ekitaldiak ospatzen ari dira. Urtarrilaren 2an, 16:00ean, Kultur etxean: Jolas kooperatiboen tailerra eta 18:00etan Guraso Elkarteak merienda banatuko du. Ondoren, arratsaldeko 18:30etan, Ikus-entzunezkoen aretoan: 'T.S. Spiveten bidai harrigarria' filmaren emanaldia Pelikularen kalifikazioa: 7 urtetik Aurrera. Urtarrilaren 3an, 19:00etan, Ikus-entzunezkoen aretoan: bailarako Udal ordezkariek El Salvadorrerko Meanguera eskualdera egindako bidaiaren inguruko hitzaldia eta argazki emanaldia.

Asteasutik eta bialaratik jasotzen duten laguntzaren garrantziaz ohartzeko aukera. Urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 15:30ean, haur eta helduentzat esku pilota eta pala txapelketako finalak eta urtarrilaren 5an, 19:00etan: Errege kabalgata.