Aizkol festa handia Ezkion, Joxe Ugarteburu omentzeko

Ugarteburu, 2007ko irudian/Mikel Fraile
Ugarteburu, 2007ko irudian / Mikel Fraile

Azken hamarkadotako aizkolari onenak bilduko dira larunbat honetan Ezkiora. Ugarteburuk hamar apustu jokatu zituen, eta zazpi irabazi

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Joxe Ugarteburu aizkolariari omenaldi egingo diote larunbat honetan bere herrian, Ezkion. Azken 50 urteotako aizkolari onenak azalduko dira bertara, eta horietako batzuk lanean jardungo, eguerdiko 12etan hasita.

Lehen mailako aizkolaria izan da Ugarteburu (Ezkio, 1956). Euskal Herriko Txapelketan hiru aldiz hirugarren egindakoa da, eta mundu mailako txapelketa batean ere jardundakoa da, australiarren aurka. 63 urte beteta, oraindik sasoiko dago, eta 2016ko abenduan erakustaldia egin zuen Zumarragan, bertako Elorriagarekin batera hogei kanaerdiko moztuta.

Larunbat honetan Mikel Mindegia, Arria II.a, Arrospide, Mugertza, Azurmendi, Vicente eta Elorriaga azalduko dira omenaldira, besteak beste. Eguerdiko 12etan aizkolari horiek denak aurkeztuko dituzte, gero bertso Saioa egingo eta, jarraian, bost aizkolari leían ariko dira: Arria II.a, Mindegia, Arrospide, Elorriaga eta Ugaitz Mugertza.

Ondoren, Esnaolak egurra moztuko du bost metroko altueran. Eta hurrengo Saioa bi bikotek egingo dute: Atutxa eta Azjurmendi batetik, Vicente eta Larrañaga bestetik. Gero harri jasotzen ariko da Jon Goenatxo, eta, bukaera emateko, oroigarriak banatuko aizkolarien artean. Festa biribiltzeko, denek batera bazkalduko dute.

Ezkiotar honek mutikotan hasi zuen aizkorarekin lanean, basoko lana gustukoz zuen eta. Ramon Yurrebaso urretxuar aizkolaria izan zuen lehen erakuslea. Gero Cristobal Lazkano izan zuen entrenatzaile. Bi aldiz irabazi zuen bigarren mailakoen txapelketa. Lehen mailan, berriz, bi aldiz lortu zuen txapelketa nagusiko hirugarren postua. 1980ko hamarkada hartan, soilik Mindegia, Arria II.a eta Mendizabal izan ziren gehiago Ugarteburu baino.

Apustu sonatuak egin zituen baita ere. Hamar egin zituen, eta zazpi irabazi. Ezkiotarrek gogoan dute Ugarteburuk Igeldoko Joxe Etxebesteren kontra 1978an Tolosan jokatutakoa. Alde bakoitzetik 500.000 pezeta jokatu zuten, eta ezkiotarra nagusitu.

Temas

Euskera