Aizkardik irteera antolatu du igandean Oza aldera

I. A.AMASA-VILLABONA.

Oza aldera (Huesca) irteera antolatu du Aizkardik igande honetarako. Ozako bailaratikabiatuko dira mendizaleak (1.209m). Aurrena, Pico Royo (2.169m) igoko dute eta jarraian Arlet (2200m). Irteera zirkularra izango da eta Aguas Tuertasetikan itzuliko dute abiatutako tokira.

Irteera zazpi ordu ingurukoa da eta 23 kilometrokoa da. Izena emateko, telefono honetara deitu 649 717 182 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi aretoan ostegunean ordutegi berdinean. Irteera igandean 5:00etan, Olaederra kiroldegitik.

'Santioak kantari' entseguak

Laugarren urtez egingo dute 'Santioak kantari' ekimenaren entseguak. Aurten, hilaren 27an Herriko kaleetan eta Santio festen barruan. Gaur, hilak 11 eta hilak 18, bilduko dira entseatzeko Kultur etxean: 20:00etatik 21:30etara. Entsegu orokorra, berriz, hilaren 23an egingo dute, asteartea, 19:30etan.