Aitor Regillaga garaile herri-krosean

Joanes Cestau, Asier Aburuza, Aitor Regillaga eta Xabier Satrustegi, Joanes Aburuza eta Xabier Tejeria zinegotziekin. /  ARGAZKIAK: NÚÑEZ
Joanes Cestau, Asier Aburuza, Aitor Regillaga eta Xabier Satrustegi, Joanes Aburuza eta Xabier Tejeria zinegotziekin. / ARGAZKIAK: NÚÑEZ

Andra Mari jaietako txupinazoa bihar botako da, Kukurruku jaitsi ondoren

NÚÑEZADUNA.

Bihar asteazkenean, arratsaldean emango zaie hasiera Adunako Andra Mari jaiei baina asteburuan ere hainbat ekitaldi ospatu zituzten. Igande goizean euriari aurre eginez hainbat haur, gazte eta heldu atera ziren herri-krosean. Gaztetxo guztiek herrigunean zehar osatutako ibilbideari itzuli kopuru ezberdina eman behar izan zioten mailaren arabera, eta guztiek domina bana jaso zuten amaieran.

Helduek lau itzuli osatu behar izan zituzten beraientzako prestatutako zirkuituan. Aurten hamalau korrikalari besterik atera ez baziren ere, giro aparta izan zen eta ikusleek gogoz animatu zituzten guztiak.

Aitor Regillaga tolosarra izan zen lasterketako garailea, bigarren Xabier Satrustegi izan zen eta hirugarren Asier Aburuza, herriko lehena ere izan zena. Gazteetan Joanez Cestau izan zen lehena. Jone Aburuza alkateordeak eta Xabier Tejeria kirol zinegotziak banatu zituzten sariak. Gainera, parte hartzaile guztiek sari bana eraman zuten etxera.

Jarraian, sagardo dastaketa egin zen frontoian, euriarengatik. Herritar ugari izan ziren bertan eta ondoren txekor-jateko bazkaria izan zen. Arratsaldean, toka-txapelketa antolatu zen. Tiraldien ondoren, Josu Urdanpilleta izan zen irabazlea eta Iker Ruiz bigarren.

Andra Mari jaietako txupinazoa bihar, asteazkenean botako da, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengoz Kukurruku jaitsiko da. Ondoren, pintxoak eta barrikotea izango dira.

Gauean, 20:30etik aurrera, herri-afaria antolatu da Euskal parrillaren eskutik. Jarraien, 23:00etan Izer eta Alabier taldearekin erromeria izango da.