Ainhoa Zuriarrain, Amezketa Etorkizun herri zerrendako buru

Amezketa Etorkizun taldearen kideak./
Amezketa Etorkizun taldearen kideak.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AMEZKETA.

Ainhoa Zuriarrain izango da Amezketa Etorkizun herri zerrendako burua. «Talde anitza eta udal jardunean esperientzia duen taldea osatu du Amezketa Etorkizunek. Izaera anitzeko kideek osatzen dute, eta Amezketa biziberritzea dute helburu», esan dute bere kideek. «Amezketa indartu eta hobetu nahi dugu», azaldu du Zuriarrainek.

Aldaketa horretan lehen pausoa emakumeak lehen lerroan jartzea izan da. Baina itxuran bakarrik geratu gabe, «aldaketa sakon bat bultzatu nahi dugulako, ekintza eta proiektu ezberdin ugari jarriko ditugu mahai gainean». Datorren astean hasiko den kanpainan emango dituzte jakitera.

Udal jardunean esperientzia zabala du Zuriarrainek, eta baita taldea osatzen duten beste hainbat kideek ere. Herriaren alde ekintzak eta jarduerak bultzatuko dituzte, «herriaren etorkizuna hobetzeko eta honen garapena bultzatzeko», adierazten dute. Ekintza horiek denak herriaren onurarako eta herritar guztien beharrei eta eskariei erantzutera bideratuta daude: jarduera ekonomikoa, nekazal mundua... Zuriarrainekin batera honako kideek osatzen dute Amezketa Etorkizun taldea: Julian Sagastume, Joakin Galartza, Jose Antonio Artola, Itziar Altuna, Itziar Etxeberria eta Leire Sagastume.