Aimar Ayerbe atleta ataundarra, Gipuzkoako txapeldun

Aimar podiumean. /
Aimar podiumean.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Aimar Ayerbe atleta gazteak beste garaipen garrantzitsu bat ekarri du etxera, izan ere, larunbatean Donostian jokaturiko proban, Gipuzkoako txapeldun geratu zen, 1.000 metrotan, 2:57ko denborarekin. Ez zuen lortu bere marka pertsonala (2:53) hobetzea, baina horrek ez dio meriturik kentzen lortutakoari.