Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten pelikula. JUAN HERRERO
'Agur Etxebeste' filmak irekiko du bihar Areriako urriko programazioa

'Agur Etxebeste' filmak irekiko du bihar Areriako urriko programazioa

Estreinakoz opera emanaldia eskainiko da Royal Opera Housetik hilaren 11n

El Diario Vasco

LAZKAO.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 4 de octubre 2019, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar ekingo zaio urriko zine programazioari Arerian 'Agur Etxebeste!' filmarekin. Guztira zortzi film eskainiko dira urrian: 'Agur Etxebeste', 'Mascotas 2', 'Mientras dure la guerra', 'Playmobil: pelikula', 'Downton Abbey', 'Toy Story 4', '@Abuelos' eta 'Manou'.

Sarrerak Arerian bertan daude salgai ohiko prezioan eta 10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 eurotan.

Urria iristearekin batera, hilabete berriari dagokion zine eskaintzak beteko ditu asteburuak Arerian. Guztira 8 film eskainiko dira: 4 pelikula haurrei zuzenduak eta beste 4 helduentzako.

10 pelikula ikusteko bonoa eskura daiteke 40 euroko prezioan

'Agur Etxebeste' (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin) bihar (19:30/22:00), etzi (19:30) eta astelehenean, ikuslaren eguna, eskainiko da (21:30).'Mascotas 2' bihar eta etzi 17:00etan.

Alejando Amenabarren 'Mientras dure la guerra' urriak 12, larunbata (19:30 / 22:00), 13 (19:30) eta astelehenean. Asteburu horretan, haurrentzako 'Playmobil: pelikula' eskainiko da 17:00etan.

'Downton Abbey' filma urriak 19, larunbata, 19:30/22:00etan eskainiko da. Urriak 20 (17:00 / 19:30), eta hilaren 21ean astelehena: 21:30.

'Toy Story 4' izango da asteburu horretan haurrentzako filma.

'@Abuelos' filmak itxiko du helduentzako urriko proposamena. Ohiko ordutegietan emango da. Umeentzako, berriz, 'Manou' filma eskainiko da euskaraz, arratsaldeko 17:00etan larunbat eta igandean.

Sarrerak Arerian bertan eskura daiteke ohiko prezioan: haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

10 pelikula ikusteko bonoa ere eskura daiteke 40 euroko prezioan. Bonoak ez du balio haur filmak, 3D pelikulak, ikuslearen eguna eta estreinaldi berezietarako balio.

Zineaz gain, estreinakoz ikasturte honetan, opera emanaldia ere izango da Royal Opera Housetik. Zehazki urriaren 11n izango da, 'Rigoletto Bregenz' obra, arratsaldeko 20:15ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios