Aguazilaren laguntzaile bat kontratatuko du udalak

NUÑEZAMEZKETA.

Amezketako udalak aguazilaren laguntzaile bat kontratatuko du datorren astelehenetik, jaien inguruan dagoen lan gorakada dela eta. Langilearen zereginak izango dira aguazilari laguntzea besteak beste kale-garbiketan, zabor-bilketan, jaietarako kioskoa montatzen edo mahaiak eta aulkiak jartzen.

Lan kontratua abuztuaren 5ean hasiko da eta hilaren 30ean amaituko da. Lanegunak astelehenetik ostiralera izango dira, baita abuztuaren 24ean eta 25ean ere, goizeko 8:00etatik 15:00etara. Soldata gordina 1.880 euro izango dira.

Lan honetarako interesa dutenek beharrezkoa izango dute euskara menperatzea, ahozko mailan; langabetua izatea eta Lanbiden izena emanda egotea; gidatzeko baimena edukitzea, eta lan-tresnak (desbrozadora, taladroa, rotaflexa, eta abar) erabiltzen jakitea. Hautagai batek baino gehiagok izena ematen badu lehentasuna emango zaie 45 urtetik gorakoei, eta bat baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da lanpostua esleitzeko.

Lanpostu honetan aritzeko interesa dutenek ostiralera arte dute izena emateko epea. Udaletxean bertan egin beharko dute izena ematea. Informazio gehiagorako udaletxera deitu daiteke, 943.653.189 zenbakira.