Tolosa Goierri
Agenda 2030eko ekintza plana aurkeztuko da asteleheneanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Agenda 2030eko ekintza plana aurkeztuko da asteleheneanAmaia Núñez
IBARRA.
Viernes, 4 de abril 2025, 20:28
Iaz datozen urteetarako Ibarrako 2030 Agendaren ekin-tza-plana osatzeko prozesua jarri zuen martxan Ibarrako Udalak. 'Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria ' izenburupean, prozesua pasa den otsailera bitartean jorratu dute eta astelehenean, hilaren 7an, prestatutako ekintza-plana herritarren aurrean aurkeztuko dute. Bilera Kultur aretoan egingo da, 18:30ean, herritar guztiei irekia.
Ekintza-plana diseinatzeko garaian, lehengo urteko udazkenean landutako diagnostikoa hartu zuten oinarrian. Proiektua aurrera eramateko, Ibarrako sektore ezberdinetako ordezkarieki n hainbat parte hartze saio egin zituzten, hala nola, gazteak, jubilatuak, emakumeak, landa eremuko auzoetako bizilagunak eta merkatariak. Saio hauetan jasotako ekarpenekin eta udal mailan egindako lanketarekin batera osatu da astelehenean aurkeztuko den ekintza plana.
Bilerak ordu eta erdi inguruko iraupena izatea aurreikusten dute. Orain arte egin den prozesua azalduko da, eta ekintza-planaren edukia ezagutzera emango dute. Era berean, bilerara gerturatzen direnek ekarpen berriak egiteko aukera edukiko dute.
Datorren asteazkenean ipuin kontaketa saio berri bat izango da Kultur Etxean Lur Korta narratzailearen eskutik. Kontaketa 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da eta 18:00etan hasiko da.
Apirilaren 22, 23 eta 24ean auzolana egingo da Azkue auzoan. Goizez egingo dira lanak, besteak beste, muralak egin, eserlekuak berritu eta eskailerak margotuko dira. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute kultur etxean eskuragarri dagoen izen-emate orria Gaztezulon eta Nuran aurkeztuta. Azkeneko egunean bazkaria egongo da. Bazkarirako ere izena eman behar da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.