Borrar
Agapita Saralegi (ezkerrean) eta Milagros Pascual (eskubian). UDALA
Agapita Saralegik 102 urte bete zituen eta ingurukoekin ospatu zuen

Itsasondo

Agapita Saralegik 102 urte bete zituen eta ingurukoekin ospatu zuen

J. ZABALA

ITSASONDO.

Martes, 11 de febrero 2025

Bizi Nahi jubilatuen elkartean ospakizun berezia izan zuten igandean. Agapita Saralegi Altunak 102 urte bete zituen astelehenean, baina urtebetetze festa aurreratzea erabaki zuten, lagunartean ospatzeko. Guztira 25 bat lagun bildu ziren elkartean, hamaiketako berezi batekin urtebetetzea ospatzeko.

Agapitak, urrian 102 urte beteko dituen Milagros Pascual Erro ere ondoan izan zuen ospakizunean. Benito Garro, Bizi Nahi elkarteko lehendakariak, lore sorta bat oparitu zion Agapitari, elkartearen izenean.

Saralegi 1923ko otsailaren 5ean jaio zen Atallun (Nafarroa). 1961ean Itsasondora etorri zen bizitzera, eta bertan bizitzen jarraitzen du gaur arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agapita Saralegik 102 urte bete zituen eta ingurukoekin ospatu zuen