Borrar
Aranzadiren arkeologoak San Adriango kobazuloaren ermitaren inguruan lanean. FRAILE
San Adrian (Leizarrate) igarobideko sekretu berriak azaleratzen

San Adrian (Leizarrate) igarobideko sekretu berriak azaleratzen

Arkeologoen eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, partaideek igarobidearen barrukaldea eta haren bilakaera ezagutzeko aukera izango dute

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Sábado, 14 de julio 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Adrian (Leizarrate) igarobidean indusketa arkeologikoen 12. kanpaina hastera doa. Hori dela eta, Anduetza Parketxeak (Zegama) ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz natura parkeko gune magiko honetara gerturatu eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Indusketa arkeologiko hau zuzenean ikusteko bi data daude aukeran, hilaren 21 eta 28a.

San Adriango igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak...) aurkitu dituzte.

Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa 5 euro pertsonako izango da.

Arkeologoen eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, partaideek San Adriango igarobidearen barrukaldea eta haren bilakaera ezagutzeko aukera izango dute, Historiaurretik hasi eta XX. gizaldira arte.

Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adriango igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin batera. Irteera gidaturako izena emateko nahiz informazio gehiago jasotzeko: 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net jo daiteke. Antolatzaileek aditzera eman dutenez linterna eramatea gomendatzen da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios