Adin guztietarako ekitaldiak gaur San Martin jaietan

YARZA ERREZIL.

San Martin jaien bigarren egunean, gaur 15:30ean mus txapelketa hasiko da eta 17:00etan haurrentzako jolas txokoak antolatuko dira frontoian. Ondoren, 18:00etan triki poteoa . Iluntzeko 20:30ean sagardo eta pintxo dastaketa egingo da frontoian eta ondoren, Obaneuke taldearekin erromeria izango da.

Bihar goizeko 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da elizan. Jarraian, herriko produktuen azoka egingo da. 17:30ean bertso emanaldia egingo da elizan Andoni Egaña, Onintza Enbeitia, Agin Laburu eta Alaia Martin bertsolariekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos