Abenturaz Blai udalekuetarako begiraleak behar dira uztailerako

NÚÑEZ ADUNA.

Aiztondo mankomunitateak Abenturaz Blai udalekuak antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzako Kantabriako Aés herrian uztailaren 7tik 13ra eta bertan hainbat abentura ekintza egiteko aukera izango dute, besteak beste raftinga, eskalada, tirolina, mendi-ibilaldiak, igerilekua edo scape-rooma, baita Santanderrera bisita eta talde-jolasak ere. Beraiekin egoteko begiraleak kontratatu nahi ditu Urtxintxa elkarteak.

 Horregatik, begirale lanetan aritzeko nahitaezkoa izango da begirale titulua edukitzea eta aisialdiko ekintzetan esperientzia izatea. Interesatuek lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidera bidali beharko dute kurrikuluma 'Abenturaz Blai' izenburuarekin. Informazio gehiagorako Urtxintxara, 943 270 033 telefono zenbakira deitu daiteke.