Abenturaz Blai udalekuetan izena emateko azken egunak

NÚÑEZ ALKIZA.

Aiztondo mankomunitateak Abenturaz Blai udalekuak antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilentzako. Udalekuak Kantabriako Puente Viesgo herrian izango dira uztailaren 7tik 13ra eta bertan hainbat abentura ekintza egiteko aukera izango dute, besteak beste raftinga, eskalada, tirolina, mendi-ibilaldiak, igerilekua edo escape-rooma, baita Santanderrera bisita eta talde-jolasak ere. Ekintzak bi taldetan antolatuko dira, 12 eta 14 urte bitartekoentzat eta 15-17 urte bitartekoentzat.

Udalekuetan izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 3an amaituko da. Prezioa 100 eurokoa da. Parte hartu nahi dutenek udaletxean edota urtxintxa.eus helbidean eman ahal izango dute izena.