Borrar
Ordiziako Klasika amaitu eta Estatu Batuetara bidaiatu du. A.A.
«Abaltzisketako leku guztietan zure izena aditzeak poza eta indarra ematen du»

«Abaltzisketako leku guztietan zure izena aditzeak poza eta indarra ematen du»

Ordiziako Klasika bikain amaitu ondoren EEBBetara bidaiatu du, egun hauetan Utah-ko Tourrean parte hartuz

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Miércoles, 2 de agosto 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Utah-ko Tourrean buru-belarri dabil Alex Aranburu egun hauetan, eta gogoz bidaiatu du Estatu Batuetara gainera, ospatutako azken bira Ordiziako Klasika izan zuelarik; etxe ondoan eta lagun artean karrera ederra egin zuen uztailaren 25ean ezkiotarrak.

Denbora batean lasterketa batean parte hartu gabe zegoen Aranburu, baina azken astetan Andorran altura lantzen egon ondoren, egindako lanak bere erantzuna izan zuen. «Karrera uste baino hobeto joan zen, jada dezente denbora batean parte hartu gabe neraman eta egia esan sorpresa polita eraman nuen», azaltzen du Aranburuk. «Andorran entrenamenduak ondo bete nituen eta gauzak ondo egin. Taldekoek proba batzuk egin zizkidaten eta nahiko ondo nengoela esan ziaten, baina hala ere lasterketan desberdina izaten da eta urduritasun hori neukan», kontatzen du.

Hasiera batean ihesaldietan erne egoteko agindua zuen Aranburuk, Caja Ruraleko beste taldekideak bezala. «Bagenekien Orica eta Movistar taldeek jarriko zutela karrerako bidea. Hogei txirrindulari edo gehiagoko ihesaldi handi bat egin zen eta bertan hiru taldekide sartu ziren: Jon Irisarri, Jonathan Lastra eta Hector Saez. Ihesaldia azken bueltaren hasieran harrapatu genuen eta azken biran oso azkar joan ginen», azaltzen du ezkiotar gazteak.

«Azken Altzoko pasadan asko estutu zuten taldeek eta selekzio txiki bat egin zen, nahiz eta Amezketa aldera berriro ere jende gehiago elkartu. Azken igoeran, Abaltzisketan, ikaragarrizko erritmoa jarri zuten eta jende gutxi geratu ginen goraka», dio Alex Aranburuk.

Bi kilometro inguru falta zirenean Orica taldeko Adam Yates-ek atakea hasi zuen eta bakarrik jo zuen aurrera, inorrek jarraitzeko gai izan ez zelarik. «Guk atzetik beste zor-tzikote batek koronatu genuen mendatea Yatesetik hamabost bat segundotara gutxi gora-behera».

Helmugara iristeko oso gutxi falta zenean, eta Yates beti aurrean zuelarik, saiakera bat egin zuen Aranburuk. «Bi kilometro faltan ihes egiten saiatu nintzen baina alperrik izan zen. Azken aldapan berriro ere saiatu nintzen, ea metro batzuk har-tzeko gai nintzen, baina berriro alperrik», dio.

«Azkenean Yates esprintean harrapatu genuen eta hortxe sartu nintzen atzealdean. Esprintean ez nintzen sartu ere egin... indarrak lehenago agortu nituen saiakera egiten eta, baina behintzat saiakera horrek morala ematen du, hor aurrean ikusteak zure burua lasterketa lehia-tzen! Gainera lagunak, familiakoek, Ezkioko jarraitzaileak... jende asko gerturatu zen animatzera! Abaltzis-ketako leku guztietan zure izena aditzeak poza eta indarra ematen du eta oso pozik gelditu nintzen karrerakin. Asko disfrutatu nuen ziklismoaz eta bertako jendeaz! Beraz, eskerrak ematea bakarrik falta zait animo guztiengatik... bertan egon zirenei eta egon ezin izan zutenei ere bai!», gaineratzen du.

Ordiziako Klasika 14. postu bikainean amaitu zuen Alex Aranburuk eta indarberrituta Estatu Batuetara bidaiatu zuen hurrengo egunean Cajar Rural taldearekin, zazpi etapaz osatuta dagoen Utah-ko Tourrean parte hartzeko. Tour hau uztailaren 31n, astelehenean, hasi zen eta hilaren 6a arte egongo da lehian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios