
Tolosa Goierri
2.854.000 euroko aurrekontua izango du Udalak aurtenSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
2.854.000 euroko aurrekontua izango du Udalak aurtenAmaia Núñez
IRURA.
Viernes, 17 de enero 2025, 20:10
2024ko abenduan egindako ezohiko plenoan onartu zituen Irurako Udalak 2025erako aurrekontuak. Aho batez onartu zituen udalbatzak eguneko gai zerrendako puntu guztiak, udal aurrekontua barne, eta horrela, 2.854.000 eurokoa izango da aurten. Jendaurreko epean aztergai dago eta, behin betikotzat emandakoan, datu guztiak udal webgunean egongo dira kontsultagai.
Iaz baino %5,7 handiagoa da ekitaldi honetako aurrekontua eta hiru ardatz nagusitan oinarritu dute: herri nortasuna, jasangarria eta ongizatea. Ildo horretan, inbertsioetarako 304.903 euro bideratuko ditu aurten Udalak. Besteak beste, plazaren peatonalizazioa, Etxezarreta kalean komun publikoa eraikitzea, Atxupi plazako lurzoruan konponketak egitea, baso plana egitea, pilotalekuko kristalak aldatzea edota irisgarritasuneko obrak gauzatzea aurreikusten dute.
Bestalde, Berdintasun sailari dagokionez, zaintzaren inguruko bekaren sozializazioa eta ekintza plana gauzatuko dira urtean zehar, 8.000 euroko partidarekin. Guztira, sail honetara bideratutako aurrekontua iaz baino %5 altuagoa izango da. Euskara sailak eta kultura sailaren partidak ere %7ko igoera izan du.
Irurako Energia komunitatea martxan da eta otsailean gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak emateko hitzaldia eskainiko da, Energia Argitu programaren baitan.
Tailerra Energia Komunitateko kideei zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita, edo 635.147.975 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara.
Bertan, TEK-aren izaera eta ekinari buruzko hainbat arloren inguruan lan egingo da. Alde batetik, egoera orokorra aztertu eta eztabaidatuko da partaideen iritzi eta ikuspuntuak aztertuz, eta bigarren atal batean TEKaren teknologia, finantza eta gobernantza egituren ingurukoa izango da. Bertan, besteak beste, gobernantza parte-hartzailearen garrantzia azaldu eta epe luzerako ekonomia plangintza nola egin erakutsiko da. Hirugarren atal batean, jasangarritasun printzipioak lantzearekin batera Irurako komunitate energetikoan hurrengo pausuak zehaztuko dira. Informazio gehiagorako www.argitu.eus webgunea kontsultatu daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.