
Tolosa Goierri
2024 urtean Enirio-Aralar Mankomunitatean burututako lanak emaitzak ematen ari diraSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
2024 urtean Enirio-Aralar Mankomunitatean burututako lanak emaitzak ematen ari dira2024a lan urte oparoa izan da Enirio-Aralar Mankomunitatearentzat, eta hainbat egitasmo nabarmen burutu dira ingurunea babestu eta hobetzeko. Alotza inguruan ur kudeaketa hobetzea izan da urteko erronka nagusietako bat. Horretarako, bost aska berri eraiki dira, ganadu pilaketak ekiditeko asmoz. Era berean, Elutsetan ur-puntu berri bat sortu da tuberia berriekin.
Baina horiek ez dira ingurunean egindako lan bakarrak izan. Alotza II inguruan gizaki zein animalientzat arriskutsuak ziren zuloak zeuden, eta horiek segurtatzeko itxitura berri bat eraiki da. Horrek ingurumenarekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa erakusten du.
2023an izandako suteen kalteak konpontzea ere lehentasun izan da. Otadiko ingurunea bereziki kaltetua izan zen, eta egoera hobetzeko pago landaketa berria burutu da itxitura babesle batekin. Naturari leheneratzeko aukera ematea eta biodibertsitatea sustatzea izan dira ekimenaren ardatzak.
Leize garbiketa ere agendan sartu da, boluntarioen laguntzarekin. Oiduiko leizean zabor ugari aurkitu da, eta, tamalez, amiantoaren presentziak lanak bertan behera uztera behartu du. Horrek erakusten du ingurumen-garbitasuna eta arriskuen kudeaketa zein zaila izan daitekeen batzuetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Goilarre programaren laguntzarekin, hainbat bide konpondu dira Ataun eta Amezketa aldean. Ataungo sarreran hainbat puntu egokitu dira, besteak beste, Errekabeltz eta Napariturri inguruak. Amezketa aldean, Malloako langarainoko bide osoa konpondu eta hiru zati hormigoitu dira, urak eragiten zituen kalteak murrizteko.
Bestalde, 55 hektarea sastraka garbitu dira, paisaia orekatu bat lortzeko eta abeltzaintza eta biodibertsitatea uztartzeko helburuarekin. Inguruneak mosaiko antzeko forma hartu du, oreka natural baten alde eginez.
Artzain eta ganaduzaleentzako baliabide berriak ere jarri dira eskuragarri: harrapalekuak, eskortak eta txaboletarako bateriak auzolanean prestatu dira. Horrez gain, saguzarren kontserbazioa sustatzeko 20 babes-kutxa instalatu dira Lareo inguruko basoetan, Jaurlaritzaren laguntzaz.
Azkenik, sarnaren aurkako plana nabarmentzekoa da. Artzainen kezkei erantzunez, albaitari bat kontratatu eta tratamendu integrala abiatu da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Ardien osasun-egoera nabarmen hobetu da, eta artzainentzat erronka handia izan den gaixotasunari aurre egiteko estrategia eraginkorra izanez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.