2019ko udal aurrekontuari hasierako onespena gaurko plenoan

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Gaur, ostirala, arratsaldeko 13:00etan egingo da Amezketako udaletxean 2018ko azken osoko bilkura. Bertan, batetik, 2019ko udal aurrekontuari hasierako onespena emango diote eta, bestetik, Tomasenea baserriaren hegoaldeko zatia Amezketako arau subsidiarioetako Hirigintza Ondarearen Katalogotik, interes bereziko eraikin eta elementuen zerrendatik kenduko dutela iragarri dute udaletxetik.

Bestalde, aditzera eman dutenez mozioen atalean, basogintzari buruzko bat eta erraustegiaren sententziari buruzko beste bat izango dituzte aztergai.

 

Fotos

Vídeos