Sun Magoaren saioa bihar Arerian

Magia ikuskizuna bihar Lazkaon./
Magia ikuskizuna bihar Lazkaon.

DV

Bihar magia ikuskizuna izango da Arerian, 19:00etan hasita, baina urtarrileko kultur agendak hitzaldia ekarriko du gaur Lazkaora. 'Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarraren garrantzia'.

Lazkaoko Udalak osatu dudagoenako urteko lehen hilabeteetarako agenda eta aste honetan bertan hasita, herriko taldeek antolatzen dituzten ohiko ekintzei, ekitaldi bereziak gehituko zaizkie. Urtarrilari amaiera emateko adibidez, hitzaldiez, magia ikuskizunaz eta erakusketaz gozatu ahal izango dute lazkaotarrek.

Azken aste honetan bi hitzaldi antolatu dituzte esaterako Lazkaon. Asteartean Bach loreen onurez aritu bazen Sara Dominguez aditua, 'Lazkao. Ezagutu gure eskaintza' programaren baitan, gaur, osteguna, Arrate Plazaola, Donostiako Onkologikoko medikua, minbiziaren detekzio goiztiarraren garrantziaz mintzatuko da udaletxean. Bestalde, datorren astean, 'Traste matematikoak' erakusketa ikusteko aukera izango da kultur etxeko erakusketa gelan, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra.