Marrazki eta musika emanaldia eta erakusketa larunbat honetan Ur maran

NÚÑEZ

Grap Hik! Topaketen bigarren saioa egingo da larunbat honetan Alkizako Ur mara museoan. 'Marraztu musikak-musikatu marrazkiak' emanaldia eskainiko dute 18:30etan Iban Gurrutxaga musikariak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak. Ondoren, sei ilustratzaileen erakusketa irekiko da. Bertan, Felix Aizpurua, Maite Gurrutxaga, Gerardo Lopez Quintas, Ainhoa Martin Arrizabalaga, Sara Prieto eta Ana Zabaletaren lanak ikusi ahal izango dira.

Jubilatuen irteera

Aiztondo mankomunitateak jubilatuentzako irteera antolatu du datorren udazkenean. Urriaren 22an Arabako Laguardia herrian dagoen Eguren Ugarte bodegara irteera egingo da. Irteeran parte hartu nahi dutenek Aiztondoko bulegoetan eman be-harko dute izena, goizez 10:00etatik 12:30erako ordutegian. Irteeraren prezioa 39 eurokoa izango da pertsonako, autobusa, bisita gidatua eta bazkaria barne.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos