Bihar, Txamarretxe kaleko festak

18:30ean hasiko dira ekitaldiak eta besteak beste, bertsolariak eta Iztueta dantza taldekoak arituko dira

IRAOLA

Bihar, Txamarretxe kaleko festak ospatuko dira programa honekin: 18:30ean, Iztueta Dantza Taldearen saioa; 19:00etan, toka-txapelketa (18:30etik 19:00era eman behar da izena). Urteroko usadioari jarraituz, Arrese jatetxeak emanda, ardoa, eta Larrartek sagardoa ipiniko du. 20:00etan, bertsolariak egongo dira Txamarretxen: Iker Laburu eta Iker Zubeldia; 21:00etan, afaria Arrese jatetxean (txartelak bertan daude salgai); afalostean, aipaturiko bertsolariak eta trikitixa: Agurtzane eta Jon Elustondo.

Adur Mendizabal bigarren

Ehunmilak lasterketan, Adur Mendizabalek 2. postua lortu du. Gainera zenbait zaldibitarrek ere amaitu zuten lasterketa, eta nahiko postu onean, hala nola, Xabier Irazustabarrena, Ibai Beloki, Alex Sukia, Haritz Urdangarin, Ibai Azurmendi.

 

Fotos

Vídeos