Dantza tailerrean izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31ra arte

GOIKOETXEA

Alegiako Sutarri Dan- tza Taldeak dantza tailerra antolatu du datorren hilabeterako. Hileko lau astelehenetan izango da, 16:30etatik 17:30etara, eta haur hezkuntzako 1go, 2. eta 3. geletako umeei eskainiko zaie. Izena eman nahi dutenek martxoaren 31ra bitartean izango dute aukera kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 10 euroren truke.