Borrar
Alkatea, zinegotziak eta Tolosaldea Garatzeneko arduradunak herritar batzuekin.
Fagus Alkizak irudi berria du

Fagus Alkizak irudi berria du

Herritarrekin etaudal ordezkariekin batera, Tolosaldea Garatzeneko arduradunak ere izan ziren irekiera ekitaldian

NÚÑEZ

Martes, 1 de marzo 2016, 01:54

Habia kutxak egin zituzten alkizako haurrek Aranzadi Zientzia Elkarteak, Alkizako Udalaren laguntzarekin antolatutako tailerrean. Hasieran inguruan aurkitu daitezkeen txori moten inguruko azalpenak jaso zituzten haurrek. Izan ere, atzo egindako kaxak zozoa, txantxangorria, birigarroa, txepetxa, kaskabeltza, mirotza, txonta eta txolarrea bezalako txoriek erabiliko dituzte, neguan babeserako eta udaberrian habia bezala.

Azalpenen ondoren, Maite, Nere eta Sergio Aranzadiko Ornitologia saileko kideen laguntzarekin bikoteka egurrezko habia-kutxa eraiki zuten. Jarraian, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren irekiera ospatu zuten, azken hilabeteetan egindako eraberritze lanak amaitu ondoren. Udaletxeko teilatua aldatzearekin batera paretak bota eta egurrezko paretatan oinarritutako panel berriez osatzen da erakusketa.

Herritarrekin eta Udal ordezkariekin batera, Tolosaldea Garatzeneko ordezkariak ere izan ziren Hernio Gatzume babes eremua sustatzeko interpretazio zentroan. Izan ere, atzo ospatutako ekitaldiarekin Udaletxeko azken solairuan kokatutako interpretazio zentroaren irudi berria herritarrei erakutsi zieten eta Tolosaldea Garatzeneko Alaitz Bilbaok bisita gidatua egin zuen panel eta pantaila berriak erakusteko. Gainera, Iñaki Zorrakinen margoak ere badaude, bere familiak erakusketarako utziak.

Gunea hiru zatitan banatuta dago. Hasierako gelan Hernio Gazume Babes Bereziko eremuaren kokapena eta ezaugarriak azaltzen dira. Bigarrenean, eremuan aurkitu daitez-keen intsektu eta hegaztiak erakusten dira, euren tamainan egindako hainbat intsektu, txori eta saguzarren maketarekin. Txoriak pagadi baten irudikapenean kokatu dira eta saguzarrak koba batean. Gainera, Bilbaok azaldu zuenez, etorkizunean harkaitz baten erreplika, sai zuri eta bestelako hegaztiekin batera, egiteko asmoa dago. Hirugarren gelan, Alkiza herria eta herritarrak dira protagonista, urteetan inguruko paisaian egindako lanaren ondorioz sortu baita gaur egun ezagutzen dena. Horrela, baserritarren argazkiak eta herrian egin diren ekimenen argazkiak ere jarri dira, hala nola txondorra edota garo meta. Azken atala aldatzen joateko asmoa dute herrian ekimen ezberdinak antolatzen diren heinean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fagus Alkizak irudi berria du