Borrar
Babarrunak. Plazan preparatu beharko dituzte bihar.

VI. Babarrun lehiaketa bihar

A.C.

Sábado, 14 de noviembre 2015, 01:04

Bihar igandea Ibarran, Hauspoa kultur elkarteak antolaturiko VI. Babarrun lehiaketa ibartarra izango da. Jai giroa izango da nagusi goiz partetik. Dagoeneko hitzordua jarrita dute goizeko bederatzietan parte hartzaileek herriko plazan. Une horretan sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Gero bakoitzak nahi duen gisan sukaldatu ahal izango ditu. Parte hartu nahi duenak Zubiaurre, Sendi ekintza, Atari eta Txumitxa tabernetan eman ahal izango du izena horretarako jarrita dauden orrietan. Lehen hiru sailkatuentzat saria egongo da.

Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duten guztientzat eta horretarako salgai jarriko dira txartelak herriko tabernetan. Helduek 15 euro eta umeek 4 euroren truke. Egun berean ospatuko da sagardo ateratze lehiaketa ere.

Kasu honetan III. aldia izango da eta hiru gauza baloratuko dira: estiloa, botilaren eta edalontziaren erabilera. Lehen bi sailkatuek izango dute saria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco VI. Babarrun lehiaketa bihar

VI. Babarrun lehiaketa bihar