1.041 kilo janari bildu dute San Benito Ikastolan

Kaxak, produktuz gainezka, eskainitako laguntzari esker. / ALARCIA
Kaxak, produktuz gainezka, eskainitako laguntzari esker. / ALARCIA

Ikasleek planteatutako azken erronka solidarioa lortu dute horrela; Siriako errefuxiatuei laguntzeko mila kilo janari biltzearena

AINARA ALARCIA LAZKAO.

San Benito ikastolako seigarren mailako ikasleak, bigarren hiruhilekoan, hainbat herrialdeetako bizi baldintzak ezagutzen eta aztertzen aritu dira eta gaia lantzen ari zirela, errefuxiatuen egoerarekin egin zuten topo. Hori dela eta, beraiei laguntzeko zerbait egitea adostu zuten eta Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan jarri ziren horretarako.

Zaporeak erakundeko kideek Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuei otorduak eskaintzen dizkiete Greziako Lesbos uhartean. Egunero 1.300 pertsonei ematen diete jaten. San Benitoko seigarren mailako ikasleen ekimenari eta laguntzako prest agertu diren familia lazkaotarrei esker 1.041 kilo gehiago izango dituzte horretarako.

Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiete hau posible egiten lagundu duten guztiei.