Euskarazko instantzia du Mastodon sare sozialak

Euskarazko instantzia du Mastodon sare sozialak
mastodon.eus

«Euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat» sortu da, eta asteazken honetan aurkeztuko da Bilbon

2016 urtean sortutako sare soziala da Mastodon, microblogging zerbitzu bat. Twitterren antzekoa izango litzateke neurri handi batean, ez balitz modu guztiz diferentean funtzionatzen duelako. Twitter, hain zuzen, arduradunak, milaka enplegatu eta milaka milioiko fakturazioa duen konpainia da, burtsan kotizatzen duena eta erabiltzaile askok gogoko ez duten kontrol zorrotza ezartzen duena edukietan.

Horren aldean, funtsean antzerko erabilera izan dezakeen Mastodon web protokolo ireki eta libreetan oinarritzen da, eta sare deszentralizatua da. Nolabait esateko, zerbitzariz osatutako federazio moduko bat da, elkarren artean eragiteko gaitasuna izan arren autonomia handia duten komunitate edo instantziatan antolatua.

Bada euskarazko instantzia ere badu, Mastodon.eus. Wuskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantziaren aurkezpena asteazken honetan egingo da, azaroaren 21ean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

Mastodon.eus hainbat eragileren arteko elkarlanetik jaio da. Hain zuzen ere, Laborategia 2.0, Talaios Koop., PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Azkue Fundazioa, Dinahosting eta eremu ezberdinetako norbanakoak daude eragile horien artean.

Gainera, denboran iraun eta euskarazko komunitatearen inguruan sor daitezkeen bestelako instantziekin alderatzeko borondatearekin, eragile gehiago biltzen joateko asmoarekin jaio da Mastodon.eus. Aurkepena 11:00etan izango da, eta eragile eta elkarte ezberdinetako ordezkariak izango dira bertan.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos