Borrar
Otxagabiako zizeilua
Zizeiluan gizonezkoak bakarrik eseri zitezkeen

Zizeiluan gizonezkoak bakarrik eseri zitezkeen

Altzari hau aukeratu dute Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketarako. Pirinioetako altzaria da eta Euskal Herrian era askotara deitu izan zaio

Martes, 12 de febrero 2019, 11:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jakina denez, 'Hau', Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketaren hirugarren ediziorako deialdia zabalik dago apirilaren 8ra arte. Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak antolatzen duen lehiaketa honetarako oraingoan aukeratu den objektu tradizionala zizeilua da, aurrekoan kutxa izan zen, eta lehenengo edizioan taloaskea (artzainen plater errektangularra). Baina zer da zehatz zizeilua?

Bitamine Faktoriaz gain, hauek dira lehiaketaren antolatzaileak: San Telmo Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zizentzia Elkartea eta Ramírez i Carrillo estudioa. Eta hain zuzen ere, Aranzadi elkarteklo Etnografia saileko burua, Ferrmin Leizaola izan ohi da objektua aukeratzen duena. «Pirinioetako etxeetan azaltzen zaigu zizeilua, Baita Euskal Herrian ere», adierazi du Leizaolak. «Jarleku bat da, itsatsita mahaitxo bat daukana. Sukaldean izaten zen altzari hau, eta ezaugarri nabarmenena atzeko partea da, altuera handiko ohol multzoa dauka, esertzen denaren bizkarra eta buru aldea guztiz babesteko. Kontuan izan garai bateko sukaldeak toki hotzak izaten zirela, sutondoan giroa izaten zen, baina handik aurrera…».

Fermin Leizaolak emandako beste xehetasun bat: «Zizeiluan gizonezkoak esertzen ziren normalean, eta etxean gizonezko asko baldin bazeuden, bertako garrantzitsuenak: aitajauna, maiorazgoa… Emakumeak aulkietan esertzen ziren«. Hiru-lau lagun kabitzen ziren zizeiluan.

Gorde diren zizeilu asko hamazazpi eta hemezortzigarren mendeetakoak dira. Hemeretzigarren mendean egin ziren azkenak. «Normalean haritz-egurrarekin egiten ziren, eta ikusita nago makal-egurrez egindako mahaitxoak ere. Egur zuri polita delako aukeratuko zuten. Beheko partean itxitura izaten zen askotan, osagai bejetalez egindakoa, eta hantxe barruan oilaloka egoten ziren bere txitekin. Txita horiek sartu eta irten ibiltzen ziren sukaldean barrena, janari hondarrak hartzen, eta horrela kanpoko piztiengandik babestuta zeuden gainera«.

Etimologiari dagokionez, badirudi 'zizeilu' hitza latinetik datorrela, latinezko 'subselliu(m)' hitzetik hain zuzen: sub (behe) + sellium (aulkia, silla). Euskaraz aldaera asko ditugu, lurraldearen arabera: 'zizailu' (Gipuzkoa eta Nafarroan), 'zuzulu' eta 'züzülü' (Zuberoan), eta 'xuxulu' (Erronkarin).

Bizkaian aldaera ugari ditugu: 'txisallu', 'txiselu', 'txisilu', 'txitxelu', 'txitxilu' eta 'txixilu'. Aragoiera mintzatu izan den lurraldean 'cadiera' deitu zaio.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios