Erausketa osatu duten paneletako bat.

'Zientzia Kalean' erakusketak ia 3.200 deskarga eta milaka bisitari izan ditu

Ekainetik abendura bitartean ikusi ahal izan den erakusketa EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da

Sábado, 24 de diciembre 2022, 13:05

'Zientzia Kalean' erakusketak ia 3.200 deskarga eta milaka bisitari izan ditu ekainetik abendura. Erakusketak zientzia jendeari hurbiltzea izan du helburu, eta hori lortu dela uste du Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako arduradunak.

Publicidad

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da erakusketa, eta EHUko Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendaritzaren eta Euskampus Fundazioaren lanari esker jarri da martxan. Ekainetik abendura bitarte, EHUko Leioako campusean, Garain, Zuian, Bilboko kale eta metro geltokietan, Basaurin, Abadinon eta Etxebarrin ikusteko aukera egon da.

«Aurten, QR kode baten bitartez, erakusketa osatzen duten irudiak deskargatzeko aukera egon da, eta bildutako datuek agerian utzi dute herritar askok badutela interesa zientziak haien egunerokotasunean nola eragiten duen ulertzeko», adierazi du Perez Iglesiasek.

Horrela, erakusketa osatzen duten infografiak 3.195 aldiz deskargatu dituzte erakusketara hurbildu direnek. Horreaz gain, erakusketa egon den lekuetatik milioi bat pertsona baino gehiago igaro dira.

«Kultura zientifikoa giza kulturaren parte da. Zientziak eskainiko dizkigu gizarte bezala erabakiak hartzeko beharrezko ezagutzak eta irizpideak. Hori dela eta, oraingoan, herritarrak ekitaldi batera gonbidatu beharrean, zientzia haiengana hurbildu dugu. Kultura zientifikoa espazio publikoan txertatzean interesa daukanari bidea erraztu diogu eta, agian, beste batzuei interesa piztu», azaldu du.

'Zientzia Kalean' 11 infografia< osatutako erakusketa ibiltaria da. Irudi horietan, egunero inguruan ditugun eta erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Infografien bitartez, sakelakoen, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaldu da. Horrez gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak eskaini dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad