Gipuzkoako Foru Aldundia

Yotuberrak telebistako izarra hil ote du?

Gipuzkoa Europan desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen lurraldea izatea da helburua

Jueves, 30 noviembre 2017, 17:06

Youtuberrak dira, gaur egun ikus-entzunezko izarrak. Haien hausnarketak, ezagutzak edo esperientziak kontatuz, milaka eta milioika jarraitzaile lortzen dituzte, eta hauei esker, diru sarrera bat ere bai. Horien artean, baditugu euskaraz aritzen direnak eta bideoan ikusten den bezala, baita arrakastaz lortu ere.

Ez da gauza handirik behar youtuber bilakatzeko: teknologia erabat merketzearekin batera, kalitate oneko grabaketa bat egitea oso eskuragarria da edonorentzat eta ondoren, sare sozialetan partekatuz, mundu osoan zehar zabaltzera irits daiteke. Nortasuna izan daiteke, agian, youtuber guztien artean bereizteko gakoa.

Etorkizuna Eraikiz egitasmoak, ikus-entzunezko sektorearekin egindako hausnarketaren ostean, eta Tabakalera plataforma gisa hartuz, kultur sortzaile eta eragileen artean sinergiak erraztea du helburu, sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa eginez.

Informazio gehiago Gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz-en

Secciones
Servicios