
Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana

¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?

OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesYoutuberrak dira, gaur egun ikus-entzunezko izarrak. Haien hausnarketak, ezagutzak edo esperientziak kontatuz, milaka eta milioika jarraitzaile lortzen dituzte, eta hauei esker, diru sarrera bat ere bai. Horien artean, baditugu euskaraz aritzen direnak eta bideoan ikusten den bezala, baita arrakastaz lortu ere.
Ez da gauza handirik behar youtuber bilakatzeko: teknologia erabat merketzearekin batera, kalitate oneko grabaketa bat egitea oso eskuragarria da edonorentzat eta ondoren, sare sozialetan partekatuz, mundu osoan zehar zabaltzera irits daiteke. Nortasuna izan daiteke, agian, youtuber guztien artean bereizteko gakoa.
Etorkizuna Eraikiz egitasmoak, ikus-entzunezko sektorearekin egindako hausnarketaren ostean, eta Tabakalera plataforma gisa hartuz, kultur sortzaile eta eragileen artean sinergiak erraztea du helburu, sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa eginez.
Informazio gehiago Gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz-en
