Uxue eta San Martin Unxen inbertituko da Errigorak bildutako dirua
Ekaineko suteen eraginak arintzeko abian jarri zuen kanpaina ezohikoan 85.000 euro lortu ziren, aurreneko 10.000 euroak Errigorrak berak jarri zituela
Asteazkena, 21 abendua 2022, 18:19
Iruñean egindako agerraldian, ekainean izandako suteen aurrean egindako diru-bilketarako kanpainak ekarritako 85.000 euroak zertara bideratu diren zehaztu du Errigorak, bi proiektu bultzatuko baitira zonaldean.
Errigorako Ibai Sueskunen gogoratu zuen moduan, «ekainean, Nafarroan erregistratutako sute handienek 15.000 hektarea kiskali zituzten Ager zonaldean. Basoak, zereal-lurrak, olibadiak, mahastiak… Errigorak ere, bertako herritarren eskutik auzolanerako deia egin zuen, errautsak ongarri izan zitezkeelakoan. Gure txikitasunetik beste behin, herriak egiten duela herria sinetsita eta oinak lurreak izanik diru bilketa bat burutu genuen uztaileko lehenengo hambostaldian. 'Lurra, sua, ura, Herria' lelopean kanpaina ezohiko eta urjentziakoa izan zen».
Aurreneko 10.000 euroak Errigorak berak jarri zituen, eta herritarren ekarpenak batuta 85.000 euro bildu ziren. Kultura eta kirol munduko lagunen babesak lagunduta hainbat izan ziren ekarpena egin zuten elkarte, talde eta udalak. Baina nagusiki «Euskal Herriko txoko guztietako norbanakoen ekarpen xumeak izan ziren dirutza hori metatzeko oinarria».
Jasotako dirua zertara bideratu erabakitzeko, honako kide haiek izan zituen disziplinarteko mahaia osatu zen. Mirian Otxotorena (CPAEN Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria); Mikel Tabar (Tafalla-Zagozaldeko basozaina); Victor Rubio (suhiltzailea); Patxiku Irisarri (EHNE-Nafarroako idazkari nagusia); Juan Carlos Castillo (Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria) eta Imanol Ibero (nekazaria eta Errigorako kidea).
Otxotorenak argitu bezala, «nehin dirua bilduta mahai horrek hartu du bere gain finantzatuko diren proiektuen irizpideak zehaztu, proposamenak jaso eta erabakiak hartzea. Bi lan ildoren aldeko apustua egin da proiektuak hautatzean: suteak zabaltzea zailtzeko eta herriguneak babesteko suebaki berdeak sortzea eta abeltzaintza estentsiboa sustatzea, »ganadua izan dadin suhiltzaile eraginkorrena«.
Uxuen eta San Martin Unxen
Uxue eta San Martin Unx-en inbertituko da bildutako dirua. Bai batean zein bestean, herritarrak eta udal arduradunak batera osatu dute proiektua eta elkarlanean garatuko dira. Hamen garenon argazkia da horren adierazgarri.
Uxueko abeltzain batek, Xabik, zehaztu zuen zein proiektuk jasoko duen laguntza: «San Martinen kasuan lau lan ildo irekiko dira: Batetik, bide berri bat herriaren sarrera konektatzeko Erriberritik Sanper ingururantza, pertsona eta ibilgailuen sarbidea errazteko eta mendi hegalera igarobidea gauzatzeko (beste hiru ildoak garatzeko. Bigarrenik, aisialdi gune bat egokitzea, zeina El Boyeral-era ikusmira gozatzeko baliagrri izango den. Hirugarrenik, etxebizitzen pare-parean mahasti berriak landatzea. Eta laugarrenik, herriko behi-abeltzain gaztea laguntzea eta ahutz-abeltzain berriak erakartzea».
Uxueren kasuan, «hiru lan ildo irekiko dira. Batetik, Antzandieta amildegiaren garbiketa eta iturri zein zubi erromanikoen berreskurapena. Bigarrenik, Lanbide Heziketako eskolekin hitzarmenak egitea lanpostuak sortzeko nekazal gaiak, agroekologikoak eta agroforestalak landuz. Eta hirugarrenik, herrigunetik Uxue parkerainoko ibilbidea bertako landarediaz gozatzeko».
Ibai Sueskunek nabarmendu zuenea, «bi herriotan, eta orokorrean Ager eremuran, lehenego bultzada bat da hau. Gero beste eragile eta erakunde batzuk ere inplikatu eta proiektu hauei eta berriei jarraipena emateko bokazioz sortutako ekimena baita. Nafarroa erdi eta hegoaldean euskara, elikadura burujabetza eta auzolana sustatzeko sortu zen Errigora eta horretan darrai. Ezagun dira bai udazkenean eta bai udaberrian egiten ditugun urteroko kanpainak. Baina lan egiteko modu eta helburu beretsuekin egitasmo berriak ere sor daitezke. San Marin Unx eta Uxuen udaberrirako erneko diren kimu berriak ditugu horren adibide».