UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako NBEren Agentziak Ignacio Ellacuria saria jaso du
Palestinako herriarekin 75 urtez izan duen konpromiso, ibilbide eta dedikazioagatik eman ziote, etengabe gatazkak izan diren testuinguru batean
DV
Miércoles, 5 de marzo 2025, 15:56
UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako NBEren Agentziari eman dio Eusko Jaurlaritzak Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzako 2024ko saria. Oroba Al-Mousa UNRWA-Jordaniako Hezkuntza programaren arduradunak jaso du Imanol Pradales lehendakariaren eskutik Lehendakaritzan egindako ekitaldian. Hautagaitza UNRWA-Euskadi GGKEk proposatu zuen.
Saria emateko erabakian, epaimahaiak UNRWAren lana nabarmendu du, Palestinako herriarekin 75 urtez izan duen konpromiso, ibilbide eta dedikazioagatik, etengabe gatazkak izan diren testuinguru batean. Halaber, Palestinako herritarrekin justiziaren eta giza eskubideen alde egiten duen zuzeneko lanaren alderik gizatiarrena azpimarratu du.
Epaimahaiak ondorioztatu du UNRWAk Ignacio Ellacuria 2024 saria jasotzea merezi duela, «desagertzeko duen benetako arriskuagatik». «Izan ere, horrek Palestinako biztanleei babes eskubidea kentzea eta haien lur eta etxeetara itzultzeko eskubidea kentzea ekarriko luke», agentzia jasaten ari den kriminalizazioa aipatuz.
Bere aldetik, Pradales kezkatuta agertu da nazioarteko gertakariak hartzen ari diren norabideagatik, eta gatazken biktimen deshumanizazioa gaitzetsi du. «Badirudi mundua norabide kezkagarria hartzen ari dela», ohartarazi du. Gogorarazi duenez, «inoiz baino gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoan bakea, demokrazia, giza eskubideak eta bizitza defendatzen ditugu balio goren eta besterenezin gisa». «Hain zuzen, horixe bera egin du UNRWAk 1949tik: milioika pertsonaren duintasuna eta osotasuna babestu, eta hauei aterpea, osasun arreta, hezkuntza eta funtsezko zerbitzuak eman», gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat du programa horrekin, Palestinako errefuxiatuei eskaintzen zaien Lanbide Heziketa eraldatzeko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.