Borrar
Korrika / aek
22. Korrika | HitzEkin

'Uhinak' dokumentala ostiralean estreinatuko da

Txakur gorria sormen kolektiboko kideek egina, bederatzi «errealitate linguistiko eta emozional» jasotzen ditu

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 24 urtarrila 2022, 16:28

Comenta

Azken asteotan martxoaren 31tik apirilaren 10era izango den Korrikako 22. ekitaldiko xehetasunak aleka argitzen ari da AEK eta gaur 'Uhinak' dokumentalaren aurkezpena ostiral honetan, urtarrilak 28, 20:30ean Laudion izango dela aurreratu du Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Ikus-entzunezkoan «Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena bide bazterretan» topatutako bederatzi ahots jaso ditu, bakoitza paisaia batekoa, errealitate linguistiko eta emozional baten isla. Parte-hartzaile banari «hitzekin jolasteko gonbita» egin die AEK-k eta erantzun modura «elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika» jaso dute.

Lehen proiekzio honen ostean asmoa hainbat herritan 'Uhinak' dokumentalaren erakustaldi gehiago antolatzea da. Azkenik, ikus-entzunezkoa telebista nahiz Internet bidez zabalduko da. Aurkezpen ekitaldian Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek, dokumentalaren egileek, eta Asier Amondok, Korrikako arduradunak, hartuko dute hitza. Doakoa izango da, baina osasun egoera dela-eta edukiera mugatua izango denez antolatzaileek interesdunei aldez aurretik izen emateko eskatu diete webgunean.

2022ko Korrika behar zena baino urtebete beranduago egingo da osasun egoera dela-eta. Ez da antolakuntzak nahiko lukeen egoeran izango, baina euskara «hitzetatik ekintzetara» eramateko asmoa indartsuagoa izan da. Ildo horretan doa pasa den abenduan aurkeztutako 'HitzEkin' leloa eta izen bereko abesti eta bideoklipa, pop kutsukoa, «emozionala eta soziala». Hitzak Sustrai Colina bertsolariarenak dira eta doinua Nerea Urbizu musikariarena.

Ibilbidea ere jakinarazita, poliki-poliki hainbeste itxarondako ekitaldiari buruzko xehetasunak azaleratzen doa antolakuntza. Azkenetakoa izango da, ohi bezala, lekuko barnean doan mezua nor idatzi duen eta zein den honen edukia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Uhinak' dokumentala ostiralean estreinatuko da