Borrar
Internet bidezko ikastaro ugari eskaintzen ditu UEUk Fotolia
UEUren udazkeneko ikastaroetan: 'Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu', 'Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa'...

UEUren udazkeneko ikastaroetan: 'Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu', 'Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa'...

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prestatu du udazkeneko eskaintza, «zabala eta anitza», eta, etengabeko prestakuntzara begira, 25 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Gasteizen, Iruñean eta online

Martes, 11 de septiembre 2018, 13:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2001. urtean UEUk Eibarko Ikastetxe nagusia inauguratu zuenetik, urtetik urtera UEUren eskaintza akademikoa ugarituz joan da, bai ikastaro kopuruari dagokionez, zein jorratutako gai eta ildoei dagokienez.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prestatu du udazkeneko eskaintza, «zabala eta anitza», eta, etengabeko prestakuntzara begira, 25 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Gasteizen, Iruñean eta on line. Matrikula egiteko epea zabalik dago jada, UEUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Aurrez aurreko ikastaroekin batera, sareko ikastaroen eskaintza ere zabala izango da udazkenean. On line ikastaroek ikaslego potentzial zabalago batengana iristeko aukera ematen dute, norberak erabakitzen baitu non eta noiz, horrek eguneroko bizitzarekin uztartzerako orduan eskaintzen duen malgutasunarekin.

UEUren on line pedagogia eredua «pertsonetan oinarritzen da». «Ikasleak eurak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren ardatz eta baliabide teknologikoak pertsonen zerbitzurako garatzen dira. Baliabide teknologiko horien atzean adituak daude, ikasleek irakasleekin harreman zuzena dute eta irakasleek ikasleari ezagutza erakitzeko bitartekoak eskaintzen dizkiete», azaldu dute.

Eskaintza osatzeko orduan, UEUk kontuan izaten du bertara hurbiltzen den ikaslearen profila (pertsona heldua, 30-35 urtekoa, unibertsitateko ikasketak egina dituena, lanean dabilena eta emakumea nagusiki), eta, hein handi batean, «sakontze eta eguneratze ikastaroak» prestatu ditu udazkenera begira.

Partaideen jatorria azken hiru ikasturtean berdintsua izan da: %50etik gora gipuzkoarra, %34 bizkaitarra eta gainontzeko %15, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrikoa. Hala ere, azken bi urteotan nafarren igoera nabarmena izan da. Etengabeko prestakuntza eskaintza honetan ikasturtean batez beste 400 ikaslek parte hartuko dute.

Hilabete honetako ikastaroei dagokienez, hilaren 25ean, 'Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu' egingo dute Iruñeako Ezpeleta jauregian. Hurrengo egunean, 'Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen' ikastaroa izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko kanpusean. Hilaren 26an ere bai, 'Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa' egingo dute Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Hilaren 29an, Berriozarko Mendialdea II Eskola Publikoan, psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea landuko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios