Borrar
Zentro berriaren sorrerak, UEUren eta EHUren ustez, aukera gehigarri bat suposatzen irakasleen prestakuntzan. AFP

«Poz handiz» hartu du erabakia UEUk

UEU eta UPV/EHUren arteko lankidetzaren emaitzak nabarmendu ditu, urrats berri honen atarian, Udako Euskal Unibertsitateak

Asteartea, 13 azaroa 2018

Comenta

UPV/EHUk, astearte honetan egin duen Gobernu-Kontseiluan, Udako Euskal Unibertsitatearen Goimailako Online Institutua (Goi.eus) EAEko unibertsitate publikora atxikitzeko prozedura abiatzea onartu duela eta, UEUk, adierazpen baten bidez, azaldu du «poz handiz» jaso duela erabakia. «UPV/EHU eta UEUren artean denbora luzez landutako egitasmo honen ondorioz, bigarren hezkuntzako irakasle izan nahi duten graduatu euskaldunek profesioari dagokion masterra on-line eta euskaraz ikasi ahal izango dute», dio.

Izan ere, «gaur egun eskaera handia dago, eta eskaintzen diren plazak mugatuak dira gainera, horrela ikasle asko eta askok kanpoko unibertsitate pribatuetara joan behar izaten dute on-lineko aukeraz baliatuz. Zentro berriaren sorrerak, aukera gehigarri bat suposatzen du, UPV/EHUren aterpean».

Honakoa gogoratu du halaber UEUk: «Ia hamar urte pasa dira UPV/EHU eta UEUren arteko esparru hitzarmena sinatu zenetik. Honen baitan, eta elkarlanean bide eman zaie hainbat berezko tituluei (2001etik gradu ondoko 14 berezko titulu sustatu ditugu,) unibertsitate mailako argitalpenei, zein jakintza alor ezberdinetako jardunaldi eta kongresuen antolaketari (IkerGazte, Nazioarteko Ikerketa euskaraz, 2015 eta 2017 edizioak). 2003tik gainera, on-line metodologia eta ikastaroak lantzen aritu gara, gure eredu pedagogikoa landuz. UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza luzean gaurkoa mugarri bat dela uste dugu, eta UEUk euskal unibertsitate-sistemako eragile guztiekin duen lankidetzan sakontzen jarraitzeko indarra ematen digu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Poz handiz» hartu du erabakia UEUk

«Poz handiz» hartu du erabakia UEUk