Txomin Solabarrieta zendu da

Txomin Solabarrieta zendu da
Euskaltzaindia

Apaiz ondarrutarrak Urrezko Luma jaso zuen 2011an eta ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2018an

EL DIARIO VASCO

1927 urtean jaio zen Txomin Solabarrieta Etxaburu. Bilboko parrokietan euskara sustatzen jardun zuen apaiz gisa, Bizkaiko Gotzaindegiko itzultzaile izateaz gain.

Bostak Bat lantaldearen sorreran ere hartu zuen parte 1981 urtean. Bere lanen artean dira: 'Sinonimoen hiztegia' (elkarlanean, 1984), 'Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco' (elkarlanean, 2009) eta 'Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia' (elkarlanean, 2013).

Andres Urrutia Euskaltzaindiako lehendakariak «fedea eta euskara uztartuz, giza testigantza egokia» eman duela adierazi du. «Euskara bizia jasotzeko gogoa asetzen zuen hiztegigintzari esker.»

Hileta-elizkizuna apirilaren 24an izango da, Begoñako baselizan (Bilbo), 19:00etan.