Borrar
UPV/EHUko eta CAFeko ordezkariak sinatzeko unean. UPV/EHU

Trenbidea ardatz izango duen Enpresa Gela sortu dute UPV/EHUk eta CAFek

Sortu berri den Enpresa Gela honetaz gain beste hamaika daude Eskolaren barruan, korporazio desberdinek sortuak eta finantzatuak

Asteazkena, 28 abendua 2022, 16:10

Comenta

Trenbidea ardatz izango duen Enpresa Gela sortu dute UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta CAFek. Ikasgela honek ingeniaritza elektrikoko, elektronika industrialeko, zibileko, telekomunikazioetako, informatikako, industriako eta abarreko espezialitateetako ikasleei eta zibersegurtasuneko graduondokoei eskainiko die prestakuntza, besteak beste.

Ekimena CAFek eta UPV/EHUk sinatu berri duten hitzarmenaren baitan kokatzen da. Honen bitartez 2022-2023 ikasturtetik enpresa-gela bat babestuko du trenari buruzko arloetan ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko programak eta proiektuak lantzeko. Hauek, besteak beste, honakoak dira: informatika, telekomunikazioak, zibersegurtasuna, ingeniaritza elektrikoa, zibila, elektronika edo mekanika.

Sortu berri den Enpresa Gela honetaz gain beste hamaika daude Eskolaren barruan, korporazio desberdinek sortuak eta finantzatuak, I+G+Bko jarduerak sustatzeko. Enpresen eta unibertsitatearen arteko lankidetzako prestakuntza-modalitate berritzaile honetako lehena 2001ean jarri zuen abian eta, ordutik, «bi aldeentzat tresna eraginkorra eta onuragarria» izan dela nabarmendu du UPV/EHUk, «bai ikasleen prestakuntzari dagokionez, bai inplikatutako sektoreetan I+G+b sustatzeari dagokionez».

CAF Gela berriarekin, zentroak ezaugarri horiek dituzten hamabi Enpresa Gela ditu dagoeneko. Gainerakoak honakoak dira: Ekintzailetza- Gela eta ZITEK enpresen mintegia barne: AR Racking Gela, Velatia-Ormazabal Gela; Tecnalia Gela; ZiV Gela; Nortegas Gela; Espazio Gela; Aeronautika Gela; Makina Erremintaren Gela; CABB/BBUP uraren Gela; eta Siderex klusterraren ROOM4STEEL Gela.

Sinadura ekitaldian izan ziren Gorka Zabalegi CAFeko giza baliabideen zuzendariak eta Iñaki San Sebastián proiektu estrategikoen arduradunak, Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak eta Guillermo Quindós Euskal Herriko Unibertsitateko garapen zientifiko-sozialeko eta transferentziako errektoreordea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trenbidea ardatz izango duen Enpresa Gela sortu dute UPV/EHUk eta CAFek

Trenbidea ardatz izango duen Enpresa Gela sortu dute UPV/EHUk eta CAFek