Tokian tokikoa non kontsumitu erakusteko mapa

Elikadura burujabetza helburu duen esperientzia konpartitzea nahi duen pertsona, kolektibo edo administrazio orori zuzenduta dago webgunea/
Elikadura burujabetza helburu duen esperientzia konpartitzea nahi duen pertsona, kolektibo edo administrazio orori zuzenduta dago webgunea

Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak, Etxalde-Nekazaritza iraunkorrerako elkarteak eta Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak sortu dute 'Alternatibak eta politika publikoak elikatzen' webgunea: Elikadura «eskubide eta eraldaketarako motor gisa» irudikatu dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Tokian tokikoa non kontsumitu daitekeen erakusten duen mapa sortu dute, 'Alternatibak eta politika publikoak elikatzen' webgunean Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak, Etxalde-Nekazaritza iraunkorrerako elkarteak eta Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak.

Elikadura burujabetza gure lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio izan da webgunea. Elikadura «eskubide eta eraldaketarako motor gisa» irudikatu dute, «ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu» ahal dutela pentsatuta, «bizitza erdigunean jarriko duena».

Bide estrategikotzat dute lurraldea eta bertako produktuen produkzioa. Norbere eskubideak lortzeko alternatibak eraikitzerako orduan, bertako izaeran aurkitu dute autonomia handiagoa, «gure sistema agroekologikoak ezarri eta bertako egoerara egokitu ahal izateko, harremanak eta kolektibotasuna indartuz. Bertako izaera berreskuratu behar dugula diogu, elikadura burujabetza sustatuko duten alternatiba praktiko eta errealak eraikitzetik beste bizi eredu batetara eramango gaituzten gainontzeko burujabetzetara».

Horrela, elikadura burujabetza helburu duen esperientzia konpartitu edota esperientzia hauek ezagutu, elkarbanatu eta sareak eratzea nahi duen pertsona, kolektibo edo administrazio orori zuzenduta dago webgunea. Esperientzien sailkapena errazteko ondoreko azpitaldeak egin dira: lan egiten ari den eremua (BURUJABETZAK), zer egiten ari den (TRESNAK), nor sustatzen ari den (NORTZUK) eta NON egiten ari den.

Mapak kolektiboa eta bizia izaten jarrai dezan, erabiltzaileek ezagutzen dituzten esperientzien informazioa igo dezakete webgunera, baita edota esperientzietan informazioa gehitu edo aldatzeko arduradunekin kontaktatu.

Izan ere, «fitxategi bizi eta kolektiboa» lortzeko abiatu dute ekimena. Jasotako lanen artean daude Anoetako basoen inguruko ikerketa, tokiko produkzioaren aldeko Baztango Zaporeak ekimena edota Cristina Enea Fundazioak sortutako 'Haziera' programa, haziak eta beren inguruko jakintza zabaltzeko eta partekatzeko lekua, eskala txikiko nekazaritza mantendu, eta landutako bioaniztasunaz kezkatzen diren pertsona eta erakundeentzako topagunea.

Temas

Euskera