Soilik enpresen %14,5ak du berdintasun planen bat

Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea euren erakundeetan bultzatzeko plana da Aldundiarena/AP
Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea euren erakundeetan bultzatzeko plana da Aldundiarena / AP

Abian da Erantzunkide sarea, kontziliazio erantzunkidearen aldeko enpresa erreferenteek osatua. Izan ere, Gipuzkoako egungo egoerak hobekuntza-tarte nabaria uzten du oraindik, datuek agerian jartzen dutenez

Enpresetan kontziliazioari buruzko ezagutzak, praktikak eta esperientziak partekatzeko lehen espazioa da eta arreta jarri du martxan. Sarea osatzen duten enpresen ia erdiak 2016 urtetik darama askotariko neurrietan lanean eta aurreikusten da legealdiaren amaierarako 30 enpresa baino gehiago batzea egitasmo honetara, lurralde osoko 3.000 langilera helduko den irismen ahalmen batekin.

Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gunean egin den lehen topaketa batekin abiarazi da kontziliazio erantzunkidearen aldeko Gipuzkako enpresen sarea. Erantzunkide sareak hogei inguru enpresa eta erakunderekin ekin dio ibilbideari. Aurrerantzean ere kide berriak batu ahal izango dira sarera, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidea euren erakundeetan bultzatzeko nahia dutenak.

Enpresetako ordezkariekin batera, Markel Olano diputatu nagusiak eta Mirel Elgarresta, Berdintasunerako Organoaren zuzendariak, hartu du parte saioan. Hala, Olanok azaldu duenez, Erantzunkide enpresetan kontziliazioari buruzko ezagutzak, praktikak eta esperientziak partekatzeko lehen espazioa da eta arreta jarri du, hain zuen, enpresek duten ahalmen eraldatzailean. Diputatu nagusiarentzat, enpresena «berdintasunaren arloko joko-zelaietako bat da esparru horretan elkartzen baitira kontziliazio eta erantzunkidetasuna gauzatzeko baldintzatzaile nagusiak. Sarea osatzen duten enpresen ia erdiak 2016 urtetik darama askotariko neurrietan lanean eta aurreikusten da legealdiaren amaierarako 30 enpresa baino gehiago batzea egitasmo honetara, lurralde osoko 3.000 langilera helduko den irismen ahalmen batekin.

Erantzunkide sarea osatzen duten enpresek arlo ezberdinak landu dituzte, hala nola ordutegien malgutasuna eta produktibitatea, komunikazio eraginkorra, langileen partaidetza eta gizonentzako eta emakumeentzako kontziliazio neurriak. Izan ere, Gipuzkoako egungo egoerak hobekuntza-tarte nabaria uzten du oraindik, datuek agerian jartzen dutenez. Gure lurraldean enpresen %68an, zuzendaritzetan ala erantzukizuneko karguetan dauden emakumeak %40 dira, esate baterako.

Aurten argitaratu den Gipuzkoako 908 enpresari egindako inkesta baten emaitzetako bat da hori. Aldundiak enkargatutako ikerketa berak azaleratu duenez, soilik enpresen %14,5ak du berdintasun planen bat. Halaber, azken urteetan amatasun eta aitatasun baimenak orokortu egin diren arren (enpresen ia erdiak eman ditu), legeak ezarritakotik harago gutxiengo txiki batek soilik ematen ditu baimen luzeagoak. Kontsultatutako enpresen %23an emakumeren batek hartu du mota honetako baimenen bat, eta soilik %9,7an gizonezkoaren batek.

Honela, honezkero lorturako emaitzen argitara, «programa batzuek frogatu baitute enpresa batzuek soldaten arrakala murrizteko gai direla edo, beste kasuren baten bezala, zuzendaritza postuetan emakumezkoen presentzia handitu dutela».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos