Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 7 de febrero 2018, 16:57
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urtarrilaren 5ean iragarri zuen Euskaltzaindiak familia-harremanei dagozkien zenbait definizio gaurko errealitatera moldatuko zituela, Euskaltzaindiaren Hiztegia delakoari egindako zuzenketen barruan. Izan ere, Hiztegiaren bigarren argitalpenaren ondorengo berrikuspenaren ondorioz azken urtean egindako hainbat zuzenketa- eta osatze-lan abenduaren 22ko Osoko bilkuran aurkeztu ziren, eta euskaltzain osoei hilabeteko epea eman zitzaien proposamen horiei oharrak egiteko.
Zuzenketa eta proposamen guztiak urtarrilaren 26an egin zen Osoko bilkuran onartu ziren, eta euskaltzain osoek zerrenda horiek ontzat eman ondoren, urtean bi aldiz eguneratuko den Hiztegiaren bertsio elektronikoan ezarri dira.
Euskaltzaindiak ohar baten bidez jakinarazi du 446 forma begiratu eta zuzendu direla, eta 31 forma berri (sarrerak eta azpisarrerak) gehitu zaizkiola Hiztegiari. Gai asko landu badira ere, genero-berdintasunari arreta berezia jarri zaio, eta horrek eskatu du hainbat forma aldatzea. Familia-harremanak izendatzeko forma gehienak lehenengo itzulitik zetozen, "eta gizartea aldatuz doan bezala, forma horien definizioak ere aldatu egin dira".
Horiek horrela, familia-harremanetako gaurko errealitatera moldatu dira hainbat definizio. Adibidez: aitaginarreba lehen "Senarraren aita emaztearentzat, edo emaztearena senarrarentzat" definitzen zena, oraingo proposamenean "Ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat" gisa jaso da; edo errain, lehen "Semearen emaztea" zen, baina orain "Semearen edo alabaren emaztea" gisa jasotzea proposatu da, gizarte-ereduaren aldaketa hiztegira ekarrita.
Halako hainbat egokitzapen egin dira familia-loturen aldetik, baina, horiekin batera, dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketa-proposamenak. Esaterako, infanta "Erregearen alaba, erreginagaia ez dena" gisa zegoena, "Monarka baten alaba, erreginagaia ez dena" egitea proposatzen da orain.
Sarrera berriak honakoak dira: ahatzarazi; apo hotz edo apo-hontz; basarrosa; deflazio; errate; ezpainestu edo ezpain-estu; ospitalario; subbarietate; subfamilia; subordena.
Ugariagoak dira azpisarrerak: amilotx urdin; batetik... bestetik; behe hodei edo behe-hodei; borroka arte edo borroka-arte; ekaitz magnetiko; hondar ekaitz edo hondar-ekaitz; trumoi ekaitz edo trumoi-ekaitz; estatu idazkari edo estatu-idazkari; final hamaseiren edo final-hamaseiren; gutxi batzuk; haratago; bokal harmonia edo bokal-harmonia; jantzian; kultura aniztasun edo kultura-aniztasun; momentuz; ogi beltz; ogi birrindu; ogi zuri; oroz; orozko; zurezko.
'Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak' egitasmoari 2006an eman zitzaion hasiera, Hiztegi Batuaren 2000. urteko argitalpenean oinarriturik. Horrek 2012an paperean argitaratu zen Euskaltzaindiaren Hiztegia eman zuen. Ondoren, Hiztegi Batuaren bigarren itzuliko formen artikuluak landu ziren eta lehen argitaraldiko hainbat sarrera eta azpisarrera berrikusi eta osatu ziren.
Euskaltzaindiaren Hiztegia 2016ko urrian sareratu zen lehenengo aldiz. Ondotik, beste hitz asko osatu eta zuzendu dira. Azken bertsio elektroniko honetan, 37.894 sarrera, 6.969 azpisarrera eta 61.499 adiera daude guztira.
Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi, eta etengabe, adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen dena. Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.