Borrar
Mota honetako errekonozimendua duen estatu-mailako lehena da Vilar Europa Press
Sare elektrikoaren fluxua iragartzeko Ikerbasqueko José Vilar-en lana saritu du Europako Batzordeak

Sare elektrikoaren fluxua iragartzeko Ikerbasqueko José Vilar-en lana saritu du Europako Batzordeak

Big data arloko Horizon saria irabazi du Vilarrek garatutako software-ak, metodologia oso ideia berritzaileetan oinarrituta dagoelako eta hainbat jakintza arlotan aplika daitekelako, energiatik biomedikuntzaraino

Miércoles, 13 de febrero 2019, 16:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elektrizitateak herrialde oso bateko sare elektrikoan izango duen fluxua iragartzeko sortu duen softwareagatik, José Vilar Ikerbasqueko ikertzaileak irabazi du big dataren arloan Europako Batzordeak ematen duen Horizon saria. Irabazlea «iragarpenaren doitasunagatik» hautatu dute, bai eta iragarpenaren abiaduragatik ere, «nahitaezkoa baita denbora errealeko ekintza zuzentzaileak aplikatu ahal izateko».

Vilarrek garatutako metodologia oso ideia berritzaileetan oinarrituta dago eta hainbat jakintza arlotan aplika daiteke, energiatik biomedikuntzaraino. Horregatik aukeratu dute bere proiektua, mota honetako errekonozimendua duen estatu-mailako lehena.

Elektrizitatea ezin da eskala handian biltegiratu, eta ondorioz, kontsumitzen dena ekoiztea lortu behar da, gehiegi ekoizteak milioiko galerak ekartzen dizkio eta sare elektrikoari, ingurumenari eragindako kalteaz gain. Gutxiegi ekoizteak, bestalde, erabiltzaileak elektrizitaterik gabe gelditzea eragin dezake.

Erabiltzaile partikularren eta enpresen kontsumoak zein elektrizitatearen sorkuntzari lotutako bestelako faktoreek eragindako efektuak iragartzea izan dute erronka, beraz, baldintza atmosferikoak eta turbina eolikoak edo eguzki zelulak bezalako iturri berriztagarriek sortutako elektrizitatea ere kontuan hartuta.

Hainbat herrialdetako 84 hautagai aurkeztu ziren lehiara. Horietako 23k baino ez zuten soluzioren bat aurkeztu erronkari aurre egiteko. Azkenean, José Vilarrek irabazi du 1,2 milioi euroko saria, Euskal Herriko Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. CSIC-EHU Biofisika Institutuari atxikitako zentroa da Ikerbasque.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios