«Bost urtetik beherako haurrek ez lukete mahatsik jan beharko Urtezahar gauean»

Ohituraren jakitun, Espainiako Otorrinolaringologia eta Buruko eta Lepoko Kirurgia Elkarteak (SEORL-CCC) ohar labur eta argia kaleratu du guraso eta familiei bideratuta

Viernes, 30 de diciembre 2022, 12:41

Urtezahar gaua familia edo lagunak mahai inguruan bildu eta elkarrekin afaltzeko urteroko plana da. Menu bereziak, ohi baino zertxobait gehiago jan eta edan, umeek jan behar dituzten elikagaiekin malguagoa izan... Beste modu batera aztertzen da dena, modu lasaiagoan. Eta dena borobiltzeko gaueko 12etako kanpaiekin beste hainbeste mahats jan.

Publicidad

Ohituraren jakitun, Espainiako Otorrinolaringologia eta Buruko eta Lepoko Kirurgia Elkarteak (SEORL-CCC) ohar labur eta argia kaleratu du guraso eta familiei bideratuta: «Bost urtetik beherako haurrek ez lukete mahatsik jan beharko Urtezahar gauean». Izan ere, medikuen esanetan eztarrian trabatzeko edo itotzeko arriskua handia da. «Mahatsek, duten tamainagatik, azal irristakorragatik eta barruko zukuagatik, murtxikatu gabe irenstea eta airebideak buxatzea eragin dezakete, haurrari arnasa hartzea eragotziz», SEORL-CCCk gogorarazten duenez.

Horregatik, otorrinolaringologoek gomendatzen dute bost urtetik beherakoak ez jatea, eta haur nagusiei eskaintzen zaizkienean, larrurik gabeak, pipitak eta luzetarako zatitan zatituak izatea.

Bestalde, gomendatzen da ez ematea fruitu lehor edo lakasitorik adingabe horiei, hozka egitean askatzen diren zati gogorrek arnasbideak oztopa baititzakete. Gogoratu fruitu lehorrak ehotuta eskaini behar zaizkiela bost urtetik beherakoei.

Gainera, komeni da helduek lehen laguntzari buruzko oinarrizko nozioak izatea, eztarria trabatuz gero zer egin jakiteko. Istripuren bat izanez gero, gomendagarria da, halaber, berehala larrialdi-zerbitzu batera joatea, otorrinolaringologiako espezialista batek baloratu ahal izan dezan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad