Salerosketa elektronikoak gero eta gehiago dira

Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hiruretan antzekoak izan dira salmenta elektroniko kopuruak/Fotolia
Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hiruretan antzekoak izan dira salmenta elektroniko kopuruak / Fotolia

Merkataritza elektronikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduek salmenta guztien %41,4 eta erosketa guztien %36,2 egin dute kanal horren bidez 2017an

Salerosken ia erdia kanal elektronikoa erabilita egiten da Euskadin. Eustaten datuen arabera, 41.400 inguru izan dira saleroste elektronikoa egindako establezimenduak 2017an, saleroste guztien laurdena gutxi gorabehera. Inoiz baino gehiago zian dira.

Oro har, merkataritza elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtearen aldean zifra ekonomikoak handitzen jarraitzen du merkataritza elektroniko bidezko salmentei doakienez.

Ondorioz, negozio-bolumena 17.274,1 milioi eurokoa egin diren salmenta elektronikoei doakienez eta 12.758,8 milioikoa erosketei doakienez. Guztia sarean zehar edo bestelako sistema elektroniko batzuen bitartez, hala nola posta elektronikoa edo datu elektronikoen trukaketa.

Lurraldeetan, Bizkaia nabarmendu da salmenta elektronikoetan, %16,6ko salmenta-handitzearekin, eta ondoren Gipuzkoa (%13,5eko gehikuntza) eta Araba (%7,5eko gehikuntza) daude. Hain zuzen, Araban izan da igoerarik handiena erosketa elektronikoei dagokionez, %12,9koa aurreko urtearekin alderatuta, eta ondoren Bizkaia (%9,9ko gehikuntza) eta Gipuzkoa (%9,1ekoa) daude.

Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hiruretan antzekoak izan dira salmenta elektroniko kopuruak. Gipukoan eta Araban %31,7 eta %31,4a izan dira, hurrenez hurren. Erosketetan, aldiz, Bizkaiak du 2017an guztizko erosketen %50,4, eta Gipuzkoak eta Arabak %31,5 eta % 18,1, hurrenez hurren.

Establezimenduen tamaina kontuan hartuta, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, %29ak egiten du saleroste elektronikoa, aurreko urtean baino %0,7 gutxiago. Segmentu horretan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak, %25,1 baitira, eta pisu txikiagoa dute salmenta elektronikoak egiten dituztenak, %12,6. Hala ere, erosten dutenak portzentajezko 0,7 puntu jaitsi dira, eta saltzen dutenak, aldiz, 0,7 puntu igo.

Erosketa elektronikoak egin diren bitartekoari dagkionez,erdiak posta elektronikoz burutu dira, %31,8 EDIren eta beste sare batzuen bidez eta gainerako %17,9a web-orri bidez. Era berean, salmenta guztien %43,0 burutu da EDIren eta beste sare batzuen bitartez; %30,1 web-orri bidez, 'app' bidez (aplikazioak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez; eta %26,9 posta elektronikoaren bitartez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos